Hasiera
>
I + G + B

I + G + B

Guibek etengabe lan egiten du lan potentzia-transmisioko aplikazioetarako balio erantsi eta eraginkortasun handiko erreduktoreak garatzen. Hauek dira bere jardun-arlo garrantzitsuenak:
guibe@guibe.com
Energia-eraginkortasuna

Hazkunde jasangarrirako mundu-mailako estrategiaren funtsezko alderdi bat dela kontuan hartuta, Guibek transmisio-akatsak, engranajeen topologia, errodamenduen konfigurazioak, ardatzak ixteko sistemak eta erreduktorearen lubrifikazio- eta hozte-sistema hobetzeko lan egiten du.

Engranajearen diseinua optimizatzea

Engranajeak transmisio-sistema baten atal nuklearrak dira eta Guibek teknologia propioa du hortzeriaren mikrogeometria kalkulatzeko eta diseinatzeko.

Zarata murriztea

Sistema isilenen bila, hortzeriaren zuzentasuna eta karkasaren zurruntasuna hobetzeko lan egiten du Guibek.

Erreduktorearen egoeraren monitorizazioa eta diagnostikoa

Guibek SmartG erabiltzen du erreduktoreen monitorizazio- eta diagnostiko-sistema gisa eta hari esker, condition monitoring delakoa egiten du, prozesuaren beste aldagai batzuekin loturak sortuz.

Irtenbide osoak eta globalak

Goizper eta Guiberen arteko konponbide globalak eta bateratuak garatzen ditugu, lehiakortasuna eta alderdi teknologikoak hobetzen ditugun bitartean.

Laser-tenplaketa

Tekniker zentro teknologikoarekin batera, laser-tenplaketaren erabilera aztertzen dihardugu, tratamendu termikoen dimentsio-distortsioak eta tentsioak murrizteko.

GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak