Guibeko web orrira bueltatu

Lege-oharra

LEGE-OHARRA, COOKIE-POLITIKA eta TALLERES GUIBE S.A. ENPRESAREN WEBGUNERAKO HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

Dokumentu honen bidez, legezko hainbat testu eta aipamen identifikatu eta jakinarazten dizkiogu TALLERES GUIBE, S.A. enpresari, egoki diren jarraibide eta azalpenekin, TALLERES GUIBE S.A.ren titulartasuneko webgunean sartu behar direnak, (i) atu pertsonalak abesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO) eta hura garatzeko araudian, eta (ii) Informazio gizartearen zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (aurrerantzean, IGZL), ezarritakoa betetze aldera.

1. LEGE-OHARRA

Dokumentu honen 1. Eranskin gisa, IGZLn ezarritakoari jarraikiz idatzitako testua atxiki da, TALLERES GUIBE, S.A.ren interesak babesteko helburuarekin, webgunean sartuko dena “Lege-oharra” izenarekin.

1. Eranskin gisa atxikitako testuan ikus daitekeenez, Lege-ohar horrek webgunearen Pribatutasun-politika eta Cookie-politika ere barne hartzen ditu, bi testu horiei buruz geroago adieraziko denari kalterik egin gabe.

2. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Dokumentu honen 2. Eranskin gisa, DBLOn ezarritakoa betez, webgunearen Pribatutasun-politika gisa txertatu nahi dugun testu bat prestatu dugu.

Testu hori Lege-oharrean sartuko bada ere, gomendagarria litzateke esteka espezifiko bat sortzea webgunearen Erabiltzailea pribatutasun-politikaren testura birbideratzeko.

Aipatutako Pribatutasun-politika TALLERES GUIBE, S.A.ren webgunean sartzearekin zerikusia duen guztiaz aparte, egiaztatu dugu Erabiltzaileen datuak jasotzeko inprimaki bat dagoela, edozein erabiltzailerentzat eskuragarri, “Kontaktua” izeneko atalean.

Ildo horretatik, TALLERES GUIBE, S.A.k atal horren bidez jaso ditzakeen datuak izaera pertsonaleko datu gisa kalifikatu ahal direnez DBLOren arabera, aipatutako inprimakiak dokumentu honi 3. Eranskin gisa atxikitako testua barne hartu beharko du.

3. COOKIEAK ERABILTZEARI BURUZKO OHARRA

IGZLren 22.2. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak gai horri buruz argitaratu dituen gomendioei jarraikiz, beharrezkoa da TALLERES GUIBE, S.A.ren webgunean sistema bat ezartzea, Erabiltzaileari cookie-fitxategien erabilerari buruzko informazioa emateko webgunean sartzen den unean.

Ondorio horietarako, eta Cookie-politika dagoeneko Lege-oharrean sartu dela alde batera utzita, informazio-betebehar hori betetzeko Datuak Babesteko Espainiako Agentziak proposatutako sistemak baloratu ondoren, informazio-barra bat sartzea gomendatzen da, Erabiltzaileak bistaratzen duen pantailaren goiko edo beheko aldean ager daitekeena. Erabiltzaile bat webgunera sartzen den bakoitzean agertu beharko da barra hori, eta jarraian proposatutako testuaren antzeko itxura izan beharko du:

Webgune honek cookie-fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta webgunea zure nabigazio-ohituretara egokitzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago.

ONARTU ”Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago” estekak dokumentu honi erantsitako “Cookie-politikaren” testura birbideratu beharko du erabiltzailea.

1. ERANSKINA
TALLERES GUIBE, S.A. ENPRESAREN WEBGUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK
Lege-informazioa eta erabilera-baldintzak

Xedapen hauek TALLERES GUIBE, S.A.k www.guibe.com domeinuaren bitartez (aurrerantzean, “webgunea”) Interneteko Erabiltzaileen (aurrerantzean, “Erabiltzailea/k”) esku jartzen duen webgunearen zerbitzuak atzitzeko eta erabiltzeko baldintzak ezartzen dituzte.

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileak nahitaez izan beharko ditu zenbait bitarteko, baliabide elektrikoen bitartez, dohainik eta modu iraunkor, erraz eta zuzenean zerbitzuen hartzaileek zein organo eskudunek ondoko informazioa ikusteko aukera izan dezaten:

Domeinuaren izena: www.guibe.com

e-posta: guibe@guibe.com

Jabea: TALLERES GUIBE, S.A., mercantil con domicilio en Irura (Gipuzkoa), Katategi Bailara, nº 2, inscrita en el Registro Mercantil de Gipuzkoa al tomo 1.218, folio 150, hoja SS-4.373 y con N.I.F. A-20047726.

TALLERES GUIBE, S.A.k beretzat gordetzen du edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe erabilera-baldintza hauek eta, oro har, webgunearen diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea. Webgunearen azken eguneratzean argitaratutako sarbide- eta/edo erabilera-baldintzak izango dira indarrean eta beraz, erabiltzailea webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintzak aplikatuko dira bisita bakoitzean.

Erabiltzaileak, webgune honetara sartzearen bidez, berariaz eta erreserbarik gabe onartzen ditu erabilera-baldintza hauek, eta horien arabera zehazten da webgunea erabiltzeko araubidea. Erabiltzaileak baldintza hauek oso-osorik onartzen ez baditu, ez du webgunean sartzeko baimenik izango.

Webgunerako sarbidea doakoa da; hala ere, Erabiltzaileak hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio sarerako konexioaren kostua ordaindu beharko du.

Erabiltzaileak hitz ematen du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela egingo TALLERES GUIBE, S.A.ren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik, edo webgunea kalte, erabilezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.

Erabiltzaileak hitz ematen du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela egingo TALLERES GUIBE, S.A.ren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik, edo webgunea kalte, erabilezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.

Erantzukizunaren mugak

Webgunea erabiltzen duenak, bere kontura erabiltzen du eta arriskuak bere gain hartzen ditu. Webgune honen Erabiltzaileak, webgunera sartzen denean, legeak erabat betez eta zirkulazio-erabilerei jarraikiz erabiltzeko betebeharra hartzen du, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sorraraz dezakeen edozein kalte eta galeraren erantzule izango da TALLERES GUIBE S.A.ren eta/edo hirugarrenen aurrean.

Talleres GUIBE, S.A.k egoki jo dituen segurtasun neurriak hartu ditu, webguneak behar bezala funtziona dezan eta birusik eta osagai kaltegarririk dagoen hautemateko. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, TALLERES GUIBE, S.A.k ezin duela bermatu webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen etengabeko eskuragarritasuna, ez eta Erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo horietan jasotako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusik edo bestelako elementu kaltegarririk egongo ez denik ere.

TALLERES GUIBE, S.A.k eskubidea dauka aldaketa teknikoak edo matxurak gertatzen direnean zerbitzua partzialki edo osorik eteteko, aldi baterako edo behin betiko. Halakorik gertatzen denean, aldez aurretik jakinarazi behar du, ahal izanez gero, bere webgunearen bitartez edo horretarako prestatuko den bestelako bitartekoren baten bidez.

Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak

Webgunearen gaineko jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude. Erabiltzaileak horietarako sarbidea badu edo horiek erabiltzen baditu ere, horrek ez du esan nahi, inolaz ere, TALLERES GUIBE, S.A.ren titulartasun edo jabetzakoak diren aktiboak erabiltzeko inolako baimen edo horien gaineko eskubiderik eman zaionik. Eskubide-erreserba hori aplikagarri zaio bai kanpo-itxurari (look and feel) bai webgunean sar eta webgunearen bitartez bana daitezkeen edozein formatutako edukiei, bai eta webgunearen kodeari, diseinuari eta nabigazio-egiturari ere.

Debekatuta dago webgunean jasotako informazio oro, webgunearen diseinua eta bertan sartutako materialen hautaketa eta aurkezteko modua erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, jendeari eskuragarri jartzea edo haiekin bestelako edozein jarduera egitea, edozein izanik ere jarduera horien helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa, baldin eta TALLERES GUIBE, S.A.k berariazko baimenik eman ez badu.

Era berean, debekatuta dago webguneak funtzionatzeko, hara sartzeko eta erabiltzeko beharrezko diren ordenagailu programei edozein deskonpilatze, desmihiztatze edo atzeranzko ingeniaritza egitea, programa horiek azpilizentziatzea edo edozein eratan eskualdatzea, itzultzea edo aipatutako programetatik eratorritako obrak egitea. Webgunearen erabiltzaileak ezin izango du inolaz ere bertan instalatuta egon daitekeen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema kendu, aldatu, baztertu edo manipulatu.

Datu pertsonalen babesa

Informazio-eskubidea

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, TALLERES GUIBE, S.A.k Erabiltzaileari jakinarazten dio TALLERES GUIBE, S.A.k datu pertsonalen fitxategiak sortu dituela, eta berak duela fitxategi horien gaineko erantzukizuna. Fitxategiak sortzearen helburua da webgunera sartzen diren Erabiltzaile edo informazio-eskatzaileekiko harremana kudeatzea eta mantentzea. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta daude.

Helburua

Xede hauetarako erabiliko dira informazio-eskatzaileak edo Erabiltzaileak TALLERES GUIBE, S.A.ri emandako datuak: (i) Erabiltzailearekiko harremana kudeatu eta mantentzeko; eta (ii) lineako informazio-eskaerak kudeatzeko eta informazioa emateko.

Erabiltzailearen baimena

Erabiltzaileak edo informazio-eskatzaileak, Erabiltzaile gisa izena ematearekin, TALLERES GUIBE, S.A.k webgunearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko eskabidea bidaltzearekin edo informazio eskaeraren bat egiteko mezu elektronikoren bat bidaltzearekin, baimena ematen du aipatutako komunikazio-bideetan jasotako datuak erabil daitezen. Ez zaie hirugarrenei daturik lagako.

Berariaz kontrakoa adierazten ez bada, datu pertsonalei buruzko informazioa ematea borondatezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotako eremuak betetzen ez badira edo datu okerrak ematen badira, TALLERES GUIBE, S.A.k ezin izango du eskabidea kudeatu edo eskatutako informazioa bidali. Datu pertsonaletan egin daitekeen aldaketa ororen berri eman behar dio datuen titularrak fitxategiaren arduradunari, eta titularrak izango du erantzukizuna, edozein kasutan, une bakoitzean emandako datuak egiazkoak eta zehatzak izan daitezen zaintzeko. Hirugarrenen datuak emanez gero, Erabiltzaileak adierazi beharko du datu horien titularraren berariazko baimena duela aipatutako datuak emateko. Erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak tratatzearen aurka egin dezakeela, aurretik aipatutakoen bestelakoak diren helburuetarako erabiltzen direnean. Horretarako, kasuan kasu, Erabiltzaileak bere erregistroa gauzatzean emandako berariazko baimena gorabehera, ulertuko da Erabiltzaileak lehen zehaztutako helburuetarako eman duela baimena, baldin datuak jasotzen direnetik aurrera 30 egun naturaleko epean horren kontrakorik adierazten ez badu.

Datuetan sartzeko eskubidea

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta EBren 2016/679 Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO) xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu posta elektronikoz edo harremanetarako inprimaki baten bidez emandako datu pertsonalak titulartasun pribatuko fitxategi batean erregistratuta geratuko direla, eta fitxategi horren arduraduna TALLERES GUIBE, S.A. dela, egindako kontsultak erantzute aldera. Eskubidea duzu edozein unetan gure bezero-fitxategian gordetzen ditugun zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko.

Aipatutako eskubideak baliatzeko, gure helbide elektronikora idatzi (guibe@guibe.com) edo idatzizko eskaera bat bidal diezaiokezu fitxategiaren arduradunari, ondoko helbidera, indarrean den legedian xedatutako baldintzetan: TALLERES GUIBE, S.A., Katategi Bailara, 2. zk., PK 20271 Irura (Gipuzkoa).

TALLERES GUIBE, S.A.k ez du “Spaming” taktikarik erabiltzen, eta webguneko 'Cookie-politika' atalean berariaz jasotakoa alde batera utzita, Erabiltzaileak ez dira erregistratuta geratzen webgunera bisita egite hutsagatik. Erabiltzaileak posta elektronikoz helaraziko digun edo jarduera eta zerbitzuen gaineko informazioa eskatzean emango digun datuak baino ez du tratatuko TALLERES GUIBE, S.A.k.

Segurtasuna

TALLERES GUIBE, S.A.k Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (1999ko abenduaren 13koa) garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan (2007ko abenduaren 21ekoa) xedatutakoari jarraikiz mantentzen ditu bere datuak babesteko segurtasun-mailak. Orobat, eskuragarri izan dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, Erabiltzaileak TALLERES GUIBE S.A.ri emango dizkion datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe ikustea eta lapurtzea saihesteko. Hala ere, jakinarazten dizugu segurtasun-neurriak Interneten ez direla gaindiezinak.

Datu pertsonalen babesarekin loturiko edozein gairi buruz gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan, ondoko helbide elektroniko honetan: guibe@guibe.com

COOKIE-POLITIKA

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean, “Cookieak”) informazioa gordetzeko artxibo edo fitxategi fisikoak dira. Erabiltzailearen informatika-ekipoan gordetzen dira eta Erabiltzailearen nabigazioari eta webgunearen erabilerari buruzko informazioa bildu eta berreskuratzea ahalbidetzen dute.

Cookieak erabiltzearen helburua

Xede hauekin erabiltzen dira Cookieak gure webgunean: (i) Erabiltzailearen nabigazio arina eta pertsonalizatua erraztea; eta (ii) Erabiltzaileek webgunean egiten dituzten jarduerak aztertzea, hobetzeko eta haien beharretara egokitzeko.

Cookie motak

Webgune honek hirugarrenen Cookieak erabiltzen ditu, alegia, TALLERES GUIBE, S.A.rekin zerikusirik ez duen erakunde batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik Erabiltzailearen terminal-ekipora bidaltzen direnak. Cookie horiek mota hauetakoak izan daitezke: Analisi-cookieak: Cookien arduradunari aukera ematen diote Erabiltzaileek webgunean nola diharduten aztertzeko eta haien jarraipena egiteko. Helburua da webgunearen jarduera neurtzea eta egoki diren hobekuntzak sartzea.

Hirugarrenen cookie analitikoak

Webgune honek GOOGLE ANALYTICS erabiltzen du. GOOGLE INC. erakundeak garatutako web-analitikako zerbitzu horrek TALLERES GUIBE, S.A.ri aukera ematen dio Erabiltzaileek webgunearekin nola elkarreragiten duten jakiteko eta haien nabigazio-joeren araberako txostenak egiteko, Erabiltzaile indibidualak identifikatu gabe.

GOOGLE ANALYTICSen Cookiek sortzen duten informazioa zuzenean transmitituko zaio GOOGLE INC. erakundeari eta hark artxibatuko du bere zerbitzarietan.

Hortaz, GOOGLE INC. erakundeari soilik dagokio Erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten erregistratzea eta jasotako informazioa zertarako erabiliko duen erabakitzea. GOOGLE INC.ek bere izenean dihardu eta TALLERES GUIBE, S.A.k ezin dezake inondik inora informazio hori eskuratu; GOOGLE INC.ek txostenen bitartez eskaintzen dion informazio anonimoa jaso ahal izango du soilik.

Hona hemen GOOGLE ANALYTICS eta haren erabilera arautzen duten baldintza orokorrei buruzko informazio gehiago: http://www.google.com/analytics/tos.html

Baimena

Erabiltzaileak webgunera sartzean eman duen berariazko baimena gorabehera, webgunea erabiltzen jarraitzeak esan nahi du Erabiltzaileak Cookieak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematen duela, lehenago aipatutako baldintzetan.

Era berean, Erabiltzaileari jakinarazten zaio edozein unetan baliogabe dezakeela webguneko cookie-erabileraren inguruan adierazitako adostasuna, bere terminal-ekipoan biltegiratutako Cookieak ezabatuz bere nabigatzailearen ezarpenen atalean.

Cookiekin lotutako aukerak aktibatuta egon gabe ere, webgunean sartzeko aukera dago. Dena den, Cookieak baztertu edo desinstalatuz gero, baliteke eduki batzuetarako sarbidea edo webgunearen bidez Erabiltzailearen eskura jarritako zenbait zerbitzu erabat funtzionalak ez izatea.

Cookieak desaktibatzea

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Cookien erabilera murriztu, blokeatu edo ezabatu dezakeela bere nabigazio-programan konfigurazio egokia hautatuta.

Hona hemen nabigatzailearen konfigurazioari buruzko informazio gehiago:

Cookiei buruzko informazio gehiagorako: http://www.aboutcookies.org

Estekak

Webgune honetan dauden esteka edo loturek hirugarrenek kudeatutako beste webgune eta orrialde batzuetara eraman dezakete Erabiltzailea, eta TALLERES GUIBE, S.A.k ez du inolako kontrolik horien gainean. TALLERES GUIBE, S.A.k ez du erantzukizunik hartzen webgune eta orrialde horietako edukiez eta egoeraz eta webgune honen bitartez horietara heltzeak ez du esan nahi TALLERES GUIBE, S.A.k edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.

Debekatuta dago http://www.guibe.com webguneko orri bat http://www.guibe.com webgunearen titularrarena ez den beste webgune bateko leiho batean aurkeztea, “Framing” izeneko teknikaren bidez, TALLERES GUIBE, S.A.ren berariazko baimenik gabe.

Debekatuta dago http://www.guibe.com webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki beste webgune batean sartzea, “in line linking” teknikaren bidez, TALLERES GUIBE, S.A.ren berariazko baimenik gabe.

Aldiz, baimena ematen da beste webgune batzuetan http://www.guibe.com, webgunera edo horren edozein barne-orrialdera zuzendutako hipertestuko estekak (hiperestekak) ezartzeko (deep link), betiere leiho oso batean eta dagokien IP helbidearekin agertzen badira, esteka sortu duenak izan dadin webgunerako hiperesteka ezatzeak sor ditzakeen kalte edo arriskuen erantzulea.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Erabilera-baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren mende daude.

Webgunea erabiltzearen ondorioz sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Erabiltzaileak eta TALLERES GUIBE, S.A.k berariaz onartzen dute Tolosako Epaitegi eta Auzitegien mende egongo direla, beste edozein foru orokor edo bereziri berariaz uko eginez.

2. ERANSKINA
PRIBATUTASUN-POLITIKA DATU PERTSONALEN BABESA

Informazio-eskubidea

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta EBren 2016/679 Erregelamenduan (aurrerantzean, DBEO) xedatutakoaren arabera, TALLERES GUIBE, S.A.k erabiltzaileari jakinarazten dio TALLERES GUIBE, S.A.k datu pertsonalen fitxategiak sortu dituela, eta berak duela fitxategi horien gaineko erantzukizuna. Fitxategiak sortzearen helburua da webgunera sartzen diren Erabiltzaile edo informazio-eskatzaileekiko harremana kudeatzea eta mantentzea. Fitxategi horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta daude.

Helburua

Xede hauetarako erabiliko dira informazio-eskatzaileak edo Erabiltzaileak Talleres GUIBE, S.A.ri emandako datuak: (i) Erabiltzailearekiko harremana kudeatu eta mantentzeko; eta (ii) lineako informazio-eskaerak kudeatzeko eta informazioa emateko.

Erabiltzailearen baimena

Erabiltzaileak edo informazio-eskatzaileak, Erabiltzaile gisa izena ematearekin, TALLERES GUIBE, S.A.k webgunearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko eskabidea bidaltzearekin edo informazio eskaeraren bat egiteko mezu elektronikoren bat bidaltzearekin, baimena ematen du aipatutako komunikazio-bideetan jasotako datuak erabil daitezen. Ez zaie hirugarrenei daturik lagako.

Berariaz kontrakoa adierazten ez bada, datu pertsonalei buruzko informazioa ematea borondatezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotako eremuak betetzen ez badira edo datu okerrak ematen badira, TALLERES GUIBE, S.A.k ezin izango du eskabidea kudeatu edo eskatutako informazioa bidali. Datu pertsonaletan egin daitekeen aldaketa ororen berri eman behar dio datuen titularrak fitxategiaren arduradunari, eta titularrak izango du erantzukizuna, edozein kasutan, une bakoitzean emandako datuak egiazkoak eta zehatzak izan daitezen zaintzeko. Hirugarrenen datuak emanez gero, Erabiltzaileak adierazi beharko du datu horien titularraren berariazko baimena duela aipatutako datuak emateko. Erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak tratatzearen aurka egin dezakeela, aurretik aipatutakoen bestelakoak diren helburuetarako erabiltzen direnean. Horretarako, kasuan kasu, Erabiltzaileak bere erregistroa gauzatzean emandako berariazko baimena gorabehera, ulertuko da Erabiltzaileak lehen zehaztutako helburuetarako eman duela baimena, baldin datuak jasotzen direnetik aurrera 30 egun naturaleko epean horren kontrakorik adierazten ez badu.

Datuetan sartzeko eskubidea

Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta horien tratamenduaren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango du, Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako moduan eta baldintzetan. Erosotasun gehiagorako, aipatutako eskubideak baliatzeko, gure helbide elektronikora idatzi
guibe@guibe.com edo idatzizko eskaera bat bidal diezaioke fitxategiaren arduradunari, ondoko helbidera, indarrean den legedian xedatutako baldintzetan: TALLERES GUIBE, S.A., Katategi Bailara, 2. zk., PK 20271 Irura (Gipuzkoa).

TALLERES GUIBE, S.A.k ez du “Spaming” taktikarik erabiltzen, eta webguneko “Cookie-politika” atalean berariaz jasotakoa alde batera utzita, erabiltzaileak ez dira erregistratuta geratzen webgunera bisita egite hutsagatik. Erabiltzaileak posta elektronikoz helaraziko digun edo jarduera eta zerbitzuen gaineko informazioa eskatzean emango dizkigun datuak baino ez ditu tratatuko TALLERES GUIBE, S.A.k.

Segurtasuna

TALLERES GUIBE, S.A.k Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (1999ko abenduaren 13koa) garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretuan (2007ko abenduaren 21ekoa) xedatutakoari jarraikiz mantentzen ditu bere datuak babesteko segurtasun-mailak. Orobat, eskuragarri izan dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu, Erabiltzaileak TALLERES GUIBE S.A.ri emango dizkion datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe ikustea eta lapurtzea saihesteko. Hala ere, jakinarazten dizugu segurtasun-neurriak Interneten ez direla gaindiezinak.

Datu pertsonalen babesarekin loturiko edozein gairi buruz gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan, ondoko helbide elektroniko honetan:
guibe@guibe.com

Guibeko web orrira bueltatu
GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak