Guibeko web orrira bueltatu

Sare sozialen legezko abisua

Talleres GUIBE S.A.k garatu du Linkedin dagoen orrialde hau. Aurrerantzean, GUIBE izango da orrialde horren titularra, eta GUIBEren jabetzakoa. Webgune honen diseinua eta edukia, eta GUIBEren identifikazio- eta harremanetarako datuak honako hauek dira, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (EEL) ezarritakoa betetze aldera:

IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

Enpresaren izena: Talleres GUIBE S.A.

Titularraren harremanetarako helbidea: Katategi Bailara, 2.  20271 Irura – Gipuzkoa

IFK: A-20047726

Enpresaren edo erabiltzailearen webgune hau Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinterest sare sozialean dago, doakoa da, hornitzaileak erabiltzaileari sarera konektatzeko ematen dion aukeraren kostuaz harago, jakina, eta erabiltzaileak berariaz adierazten du "legezko oharra" irakurri duela, ulertu duela eta ondorioz, onartzen duela. Beraz, baldintza hauek onartezinak direla uste izanez gero, arren eskatzen dizugu orrialde honetan edo enpresa erabiltzaile honetan ez sartzeko, ez erabiltzeko eta ez egiteko bere jarraitzaile edo adiskide.

Era berean, adierazten dizugu "legezko ohar" honek orrialde honen edo enpresa erabiltzaile honen erabiltzeko baldintzak arautzen dituela eta ondorioz, internauta bertako erabiltzaile bihurtzen dela. Horrek esan nahi du baldintza hauek onartzen dituela, konektatuta dagoen aldira mugatzen den arren onarpen hori.

Beraz, erabiltzeko baldintza hauek betetzen ez dituztenak orrialde honetara edo enpresa erabiltzaile honetara sartzeko baimena ukatzeko eskubidea gordetzen da.

LEGEZKO OHARRAREN ALDAKETAK

Litekeena da baldintza hauek aurrez adierazi gabe aldatzea, GOIZPERREK beretzat gordetzen du aldatzeko baimena, baita egon daitezkeen edozein motako berrikuntzetara egokitzekoa ere, eraldaketa edo aldaketa hori gomendatuz gero.

Eraldaketa edo aldaketa horiek behar bezala jakinarazi direla ulertuko da eta erabateko ondorioak izango dituzte orrialde honetan argitaratzen diren unetik. Beraz, ulertuko da orri honetako konexioak egin ondoren Erabiltzaileak osorik irakurri duela eta inolako erreserbarik gabe onartzen duela unean-unean indarrean dagoen Lege Oharra, GUIBEk Linkedinen duen orrialde honetan.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

GUIBEk Linkedinen duen orrialde honetako edukiak Espainiako eta nazioarteko legeek jabetza industrialari eta intelektualari buruz aurreikusitako berezko babesa du, hau da, honako hauek: diseinuak, markak, izenak, irudiak, logoak, grafikoak, aplikazioak, testua, irudiak, softwarea, iturburu-kodea eta abar, GUIBE, Linkedinen jabetzakoak direnak edo, hala badagokio, ustiapenerako legezko titularraren baimena lortu dutenak.

Ezin da ulertu Erabiltzaileei Linkedinen GUIBEren orrialde honetako edukien gaineko ustiapen-eskubiderik lagata dagoenik, hura behar bezala erabiltzeko behar-beharrezkoa dena baino gehiago. Horregatik, debekatuta dago GUIBE Linkedinen duen orri honen edukia aldatzea, eraldatzea, erreproduzitzea edo kopiatzea, edozein helbururekin edo eskubideen titularrak onartutakoa ez den beste edozein modutan.

GOIZPERREN Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko orrialde honen eta bertako edukiaren erabilera pribatua baino ezin da egin eta erabiltzaileek ezin dute edukien erabilera komertzialik egin, ezin dituzte banatu eta erreproduzitu publikoki edo jabetza intelektualaren eskubideen titularrak baimendu gabeko ezer egin. GOIZPERREN eskubideetan eragina izan dezake, Espainian indarrean dagoen eta nazioarteko tratatuetan onartu den araudien arabera, edukia edo diseinua baimenik gabe erabiltzeak edo erreproduzitzeak, GOIZPERREK berariaz baimendutakoarekiko alde handia badu erabilera edo erreprodukzio horrek.

Orrialde honetan testuak, albisteak, iruzkinak... daude erabiltzailearen esku, informatzea beste baliorik ez dute, beraz, ez da bermatzen edukiak egiazkoak edo zehatzak direnik, ez da horiek eragin ditzaketen zuzeneko edo zeharkako kalteen arduraduna eta jabetza intelektualeko dagozkien eskubideak errespetatuz erabiltzaileek erabili ditzakete xede pribatuekin. Era berean, egile batek bere artikulua kendu egin behar dela uste izanez gero, guri jakinaraz diezaguke asmo hori.

Azkenik, iturria aipa dadila eskatzen dugu. Iturri horretatik lortu da GUIBEk Linkedinen duen orrialde honetan jasotzen den informazioa, doan zabaldu nahi bada.

WEBGUNERAKO SARBIDEA ETA HARREMANA

Erabiltzailea doan sartu daiteke GOIZPERREN Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko orrialde honetara, baina hitza ematen du orrialdea eta zerbitzuak zuzen, zilegitasunez eta legez erabiliko dituela; legearen, moralaren eta ohitura onen eta Interneten gehien onartutako erabileren arabera.

GUIBEk Linkedinen duen orri honetako menuaren barruan, harremanetarako helbide bat dago, helbide elektroniko honen bidez: guibe@guibe.com bertan, galderak, eskaerak eta partikularrak gauzatu ahal izango dira, bai eta GUIBEk emandako zerbitzuei buruzko informazio gehiago lortu, GUIBErekin komunikatu eta dagozkion datu pertsonalak eman ere, GUIBEk berariaz erabiltzeko baimena eman dezan. Adierazitakoak jasotzeari berariaz uko egiten ez diozun bitartean.

Emandako datu pertsonal horiek www.GOIZPER.com webguneko "Pribatutasun politika" atalean adierazi bezala tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko legedia errespetatuz.

Era berean, ez da gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio honek ez baitu bide segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuta mugitzen. Erabiltzaileek bermatzen dute GOIZPERRERA igorritako datuak egiazkoak eta zuzenak direla eta eguneratuta daudela eta erabiltzaileak dira horren guztiaren erantzule bakarrak..

GUIBEren web orri honetako edukiren bat, osorik edo zati batean, legez kanpokoa dela detektatzen bada, Linkedinen nabarmendu daiteke, eta, ondorioz, legez kanpoko eduki hori blokeatzeko edo, hala badagokio, kentzeko eska daiteke, baita helbide elektroniko bat bidaliz ere guibe@guibe.com helbidera.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUETSI

Erantzukizun eta berme orotatik salbuetsita dago:

GUIBEk Linkedinen duen GUIBEren orrira sartu izana.

Horko informazioan sartu eta erabilera txarra egiteagatik.

Webgune honetako balizko akatsengatik.

Estekatutako edukiengatik.

Estekatutako edukien funtzionamendu txarragatik.

Estekatutako edukiek adierazitako produktuen edo zerbitzuen eskaintzatik, esteka honek ez baitu kontratatzeko iradokitzen inondik eta inora.

Web Gune honetan sartzeko zerbitzua eteteak erabiltzaileari ekar diezazkiokeen kalteei buruz; izan ere, GUIBEk ezin du bermatu haren funtzionamendu egokia, ez baitago bere esku; hala ere, ahal duen guztia egiten du Linkedinen, GUIBEren webgune honen bidez erabiltzaileei zerbitzu jarraitua emateko.

Esteka:

Erabiltzaileek hiperestekak edo estekak jar ditzakete GUIBEren orrialde honetarako Linkedinen, baina ez dute egin beharko orriari edo haren edukiari buruzko adierazpen faltsu, oker edo okerrik.

GOIZPERREK uko egiten die erabiltzailea estekatutako orrialdeetara sartzearen ondoriozko erantzukizun guztiei, hiperesteka egoteak ez baitu esan nahi GOIZPERREN eta estekatutako webgunearen titularraren artean inolako harremanik dagoenik, ezin baita kontrolatu GOIZPERREN Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko orrialde honetan sartu daitekeenik edukietara eta esteketara eta ezin da bermatu beti zuzenak, zehatzak eta gainbegiratutakoak izango direnik.

GUIBE en Linkedin, ezingo zaie erantzun legez kontrako, moralgabeko edo ohitura onen, ordena publikoaren, Interneten onartutako erabileren aurkako informazioa edo edukiak dituzten webguneei, ez eta, edozein modutan, hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenei ere.

PRIBATUTASUN POLITIKA

PRIBATUTASUN-POLITIKA hau GUIBEk Linkedinen duen orrialde honetan baino ez da aplikatuko; hau da, bertan sartutako orrialdeak eta azpiorrialdeak, GUIBEk zuzenean sartu ez dituen orrialdeengatiko, iruzkinengatiko eta/edo iragarkiengatiko erantzukizuna alde batera utzita.

Datu pertsonalak babesteko arloan indarrean dagoen araudiak markatutako jarraibide orokorrak betetzen ditu politika honek, hau da, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, (DBLO), EBren 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua.

GUIBEk Linkedineko profilaren pribatutasunaren konfigurazioaren bidez libreki eta borondatez ematen dituen erabiltzaileen datu pertsonalak baino ez ditu tratatuko, eta horrela,  GUIBEk sortutako fitxategi batean sartuta geratuko dira, bere ardurapean, GUIBEk Linkedinen GUIBE orri honen bidez ematen dituen zerbitzuak eman ahal izateko.

Horregatik, erabiltzaileak, bere borondatez, orri honen miresle edo lagun egin ondoren, berariaz onartzen du GUIBEk horiek tratatzea, bai eta bere izena eta profileko argazkia GUIBE Linkedinen duen orrialde honetako miresleen edo lagunen zerrendan erakustea ere..

DBLOn, DPEDn eta DBLOEn ezarritakoaren arabera, GOIZPERREK ezarri eta mantentzen ditu neurri tekniko, antolakuntzazko eta segurtasuneko guztiak informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta kalitatea mantentzeko.  Hirugarren pertsonek edo erakundeek automatizatutako edo gabeko GOIZPERREN titularpeko fitxategietara sarbidea badute eta fitxategi horietan datu pertsonalak badaude, GOIZPERREN Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko orrialde honen "hosting" zerbitzu eta mantentzen zerbitzu hauek eskaintzeko, sarbide hori DBLOko 12. artikuluan xedatuaren arabera egingo da, hirugarrenak datuetara sartzeari buruz.

Segurtasun neurriak areagotzeko, GOIZPERREK ez du gomendatzen bereziki babestutako datuak bidaltzea, komunikazio honek ez baitu bide segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuta mugitzen.

Erabiltzaileak borondatez GOIZPERRI emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, jasotako xedeetarako baino ez dira erabiliko, hau da, erabiltzaileari berariaz jakinarazitakoetarako, eta xede hauek zilegiak, legezkoak eta GOIZPERREN berezko jarduerarekin zerikusia dutenak izango dira. Horrela, GUIBEk erabiltzaileak Linkedinen duen profilaren pribatutasun-konfigurazioaren bidez bistaratzen dituen datuak baino ez ditu tratatuko.

Datu pertsonalen tratamendua eta bitarteko elektronikoz igorritako merkataritzako jakinarazpenak DBLO eta 34/2002 Legearen araberakoak izango dira. Horrela, GUIBEk Linkedinen duen orrialde hau (GUIBEkoa) jarraitzen duenez, jarraitzaileak berariaz baimentzen dio GUIBEri horiek erabil ditzan, hala badagokio, merkataritza-komunikazioak igortzeko, batez ere bitarteko elektronikoen bidez, bere produktu edo zerbitzuei buruz, komunikazio horiek jasotzeari uko egiten diola berariaz adierazten ez duen bitartean.

Izaera pertsonaleko datuak, Linkedinen erabiltzaile-izena eta GUIBEk Linkedinen duen orrialde honetako jarraitzaileen profil-irudia gainerako bisitariei lagako zaizkie. Erabiltzaileak lagapen hori onartzen du haren jarraitzaile egiten delako.

Bisitariek eskuratu ditzaketen gainerako datu pertsonalen erantzukizuna erabiltzailearena da eta bere Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko profil pertsonalean jarri duen pribatutasunaren konfigurazioarena, beraz, GOIZPERREK erabiltzaile guztiei gomendatzen die profilean erakusten dituzten datu pertsonalekin kontuz ibiltzeko (irudiak eta bideoak barne) eta pribatutasunaren konfigurazioari dagokion atalean alda ditzaketela gogorarazten die.

ERASANDAKOEN ESKUBIDEAK

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, GUIBEren orrialde honetako miresleak edo lagunak konpromisoa hartzen du bere datu pertsonalak eguneratuta edukitzeko. Hala ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkatzeko dituen eskubide legitimoak balia ditzake, legez ezarritako moduan eta baldintzetan, fitxategiaren arduradunaren aurrean, idatziz, honako helbide honetara idatzita:  Gipuzkoa, edo mezu elektroniko bat bidaliz guibe@guibe.com

LEGEZKO ARAUDIA ETA EZARRI DAITEKEEN JURISDIKZIOA

Resultando de aplicación lo enunciado en el apartado denominado; LEGEZKO OHARRAREN ALDAKETAK

GOIZPERREN Facebook, Twitter, Linkedin, Youtube eta Pinteresteko orrialde honetako partikularren edo baldintzen ondoriozko auzi orotarako, Espainiako legedia ezarriko da; erabiltzailearen helbidea Espainian badago, bere helbideko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute gatazkak ebazteko eskumena, aldiz, helbidea Espainiatik kanpo badago, Donostiako Epaitegi eta Auzitegiek izango dute eskumen hori eta berariaz uko egiten diete egokitzen zaien beste edozein foru edo jurisdikziori.

Guibeko web orrira bueltatu
GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak