Hasiera
>
4.0 industria

4.0 industria

4.0 Industriako teknologiaren edo Smart Production delakoaren abangoardian dago GUIBE, eta mundu errealaren eta digitalaren arteko konexioarekin lotutako monitorizazio- eta diagnostiko-irtenbideak garatzen ditu.
Ezagutu gure Smart G

SMARTAG

Transmisio-osagaien monitorizazioa eta diagnostiko lokala ahalbidetzen duen sistema ziberfisiko bat da, eta ondorengo prozesu hauek ahalbidetzen ditu:
Erreduktoreen egoeraren etengabeko gainbegiraketa.
Egoeraren bilakaeraren azterketa.
Gerta daitezkeen akats-moduen diagnostikoa.
Datuen MQTT bidezko transmisioa goiko geruzak monitorizatzeko beste sistema batzuetara.
Jasotako datuen biltegiratzea.
Komunikazio zuzena erreduktorea industriako eremu-busen bidez (EtherCat, Profinet, Powerlink...) gidatzen duen sistemarekin.
Eskuragarri dauden modulu gehigarriak:
Lubrifikatzaileetako partikulen degradazioaren eta kutsaduraren azterketa.
Prozesuaren/makinaren beste aldagai batzuen azterketa.
Beste sentsore batzuen konexiorako zabalketa.
Bibrazioen azterketa (condition monitoring).
Potentziaren/energiaren azterketa.
Erreduktorearen eraginkortasunaren kalkulua.

SMARTiGimonitorizazioiplataformaA(cloud/onipremise)

Urruneko monitorizaziorako SMART G plataforma OEE hobetzeko eta mantentze industrialeko zerbitzuak emateko helburuarekin garatutako irtenbide teknologiko bat da. Makinek ustekabean gelditzeko duten probabilitatea murrizten du, eta prozesuaren funtzionamendu optimoa errazten du, ondorengo prozesuak ahalbidetuz:
Denborazko serieen datu masiboen kudeaketa, “on premise” moduan jarduten duen sistema baten bitartez.
Monitorizazioa dashboard eta panel dinamikoekin.
Tabletekin bateragarria den edozein nabigatzaile modernorekin erabiltzeko moduko web-aplikazioa.
GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak