Hasiera
>
Konponketa eta zerbitzua

Konponketa eta zerbitzua

Laguntza-zerbitzu integrala munduko edozein tokitan.
GUIBEren eta beste edozein fabrikatzaileren erreduktoreen konponketa eta optimizazioa.
Flyer Service
guibe@guibe.com
+34 943 690 354

Honako hauek ditu...

... Ingeniaritza propioa.
... Teknologien azken belaunaldiko makineria eta erremintak, eta panel dinamikoak.
... Transmisio-osagaietan 40 urtetik gorako esperientzia duen lan-taldea.

Zure beharretara egokitzen gara eta edozein fabrikatzaileren erreduktoreetarako irtenbide osoak eskaintzen dizkizugu.

Zure erreduktorea zein egoeran dagoen jakin nahi duzu? Zure instalazioetara joaten gara eta edozein markaren erreduktoreei buruzko ikuskapena egiten dugu bertan. Ustekabeko geldialdiak prebenitzen laguntzen dizugu mantentze prebentiboko planteamendu batekin. Gure laguntza teknikoa eskuragarri izango duzu programatutako ikuskapenetan edo premiazko laguntza behar duzunean.

Hau eskaintzen dizugu:
Ikuskapen bisualak bideo-endoskopiarekin
Krokisak egitea
Bibrazioen azterketa
Olioaren azterketa
Baldintzen ebaluazioa, txosten zehatz baten bitartez
Edozein markako erreduktoreak konpontzen ditugu eta berriak izango balira bezala entregatzen dizkizugu. Horretarako, gure instalazioetara ekartzen dugu erreduktorea, eta bertan desmuntatu, garbitu eta ikuskatzen dugu. Hautemandako narriaduraren berri ematen dizugu eta erreduktorearen diseinua optimizatzeko egin daitezkeen hobekuntzak jakinarazten dizkizugu. Gure helburua konponbide integral bat eskaintzea da, honako hauek barne hartuta:
Engranajeen egiaztapena hiru dimentsioko makinan
Karkasaren egiaztapena FARO teknologiarekin
Arrakalak hautematea partikula magnetikoen bidezko ikuskapenekin
Ihesak hautematea likido sarkorren bidezko ikuskapenekin
Engranajeen fabrikazioa gure makinetan
Errodamenduen eta ixte-eraztunen ordezkapena
Kontaktuen eta lasaieren muntaketa, doiketa eta egiaztapena
Errodajea gure proba-bankuan
Askotan, diseinuan egindako aldaketa txikiek eragin handia izaten dute erreduktorearen funtzionamenduan. Zure aplikazioaren errendimendua handitzeko, ez da beti erreduktore osoa aldatu behar. Guk zure erreduktoreen diseinua hobetzeko aukerak aztertzen ditugu, helburu hauekin:
Errendimendua handitzea
Iraunkortasuna handitzea
Elementu kritikoak indartzea
Haustura eta higadura goiztiarrak saihestea
Erreduktorearen funtzionamendua eta lubrifikazio-sistema hobetzea
Zure erreduktoreen mantentze-lanak prebenitu eta programatu nahi dituzu? Horretarako, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:
Mantentze prebentiboaren planteamendua, osagai kritikoak/higadura dutenak identifikatuta
Elementu kritikoen fabrikazioa/horniketa eta ordezkapena
Aholkularitza teknikoa
Erreduktoreen birjarpena

Erreduktorearen ikuskapena egitean, haren osagaiak eta geometria egiaztatzen ditugu gure makinetan. Horrela, beste edozein fabrikatzaileren ordezko piezak diseinatu eta fabrikatu ditzakegu, jatorrizko planorik gabe.
GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak