Hasiera
>
Mantis proiektua

Mantis proiektua

Goizper Industrial, MANTIS proiektu europarrean parte hartu duten euskal enpresetako bat; ekoizpen prozesuen mantentze lanak hobetzeko irtenbideak garatzea du helburu proiektuak.

Ekoizpen sisteman mantentze lan prediktiborako estrategiak aktibatzearekin posible da ekipoen erabilgarritasuna areagotzea, huts egiteko probabilitateak murriztea, fabrikazio prozesuaren segurtasuna handitzea eta baliabideei probetxu handiagoa ateratzea.

Testuinguru horretan garatu da MANTIS proiektu europarra, 4.0 teknologietan oinarrituta mantentze lan prediktiborako irtenbideak diseinatu eta garatzeko, eta horrekin produktibitatea hobetu ahal izateko.

Hauek dira MANTIS proiektuaren partzuergoan parte hartu duten enpresa eta erakundeak: Fagor Arrasate, Koniker, MSI, IK4-IKERLAN zentro teknologikoa, Goizper, IK4-IKERLAN zentro teknologikoa eta Mondragon Unibertsitate, zeinak proiektua gidatu duen.

Prozesuen monitorizazioa ahalbidetzen duten sentsore eta sistema txertatuak dira proiektuaren barruan garatu diren irtenbideak. Analisi horri esker aurreikusi eta prebenitu daitezke ekoizpena etetea dakarten hutsegiteak, eta horrez gain ekipamenduek etorkizunean edukiko duten errendimendua kalkulatu ere egin daiteke.

Goizper Industrialek Smart G irtenbidea garatu du potentzia transmititzeko osagaietan (frenoak, enbrageak, biraketa sistemak, indexatzaile birakariak, erreduktoreak, engranajeak, etab.) egoera kritikoak iragartzeko

Proiektua 2015ean hasi zen, eta 2018ko ekainean aurkeztu dira proiektuaren emaitzak eta atera diren irtenbideak.

Sistemen bideragarritasuna eta garapen horien ezarpena industrian analisi prediktiboa erabiltzen den hainbat eremutan aplikatuko da, hala nola ekoizpen ekipamenduen mantentze lanetan, ibilgailuen kudeaketan, energiaren sorreran edo osasunaren eremuko ekipamenduen mantentze lanetan, besteak beste.

Proiektua ECSEL erakundeak finantzatu du, zeina osagai eta sistema elektronikoetarako elkarte europar publiko pribatua baita.

Era berean, proiektu europar hauen zatia da: European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme

Informazio gehiagorako: http://www.mantis-project.eu/

Prentsa oharra
GUIBE S. A. © 2020
Lege-oharra
Sare sozialen lege-oharra
Salmenta-baldintza orokorrak
Service-baldintza orokorrak